viernes, 13 de diciembre de 2013

Euskal Ohiturak (Uxue eta Lierni)

SAN JUAN

San Juan gaua, Euskal Herri osoan ospatzen den jai nagusietako bat da. Mundu guztian ospatzen den arren, denek ez dute esanahi bera. Ekaina 23an izaten da, San Juan bezperan.


Festa hau suak egitean datza. Lehen, orain dela urte asko, sorginen gauea zela pentsatzen zuten, eta horregatik, sorginak uxatzeko, lizar adarrak jartzen ziren etxe ateetan. Baina gauza txarrak uxatu eta gauza onak zaindu behar zirenez, suak egiten hasi ziren gaur egun arte.
Goizean, meza egiten da eta lizar-hostoak bedeinkatzen dira. Ondoren, gauean, sua egiten da, eta jendeak dantza egiten du  su inguruan, eta ondoren, pertsona batzuk sua saltatzen ere saiatzen dira.

Egiteko modua asko aldatu ez den arren, pixkanaka-pixkanaka esanahia galtzen ari da. Aintzina, sorginetaz eta ezpiritu txarrengandik uxatzeko eta gauza onak babetseko egien zen, baina gaur egun, jende gutxi dago horrela pentsatzen duena, gehiagok pentsatzen baitute udaren hasiera, kurtsoaren bukaera... ospatzeko eta ondo pasatzeko egiten dela.
Herri batzuetan makil handik bat jartzen da, zuhaitz konkretu batena, lizarrarena, koipez igurtzita, bertara igo behar denez ikurrina hartzeko eta saria jasotzeko, koipeak ez dio jendeari aukera handirik ematen igotzeko.


jueves, 28 de noviembre de 2013

Aurkezpena

     Nire izena Lierni Ricón Santoyo da. 1999ko maiatzaren 23an jaio nintzen, Zumarragako ospitalean. Beasainen bizi naiz, nire guraso eta ahizparekin, eta bertako Loinazpe institutoan.



    Asteburuetan, nire lagunekin irtetzea gustatzen zait. Askotan, azterketengatik, oso gutxi ateratzen gara buelta bat ematera, baina hala ere oso ondo pasatzen dugu.
    Asko gustatzen zait irakurtzea, gehienbat fantasia edo zientzia fikziozko liburuak. Ez zaizkit bakarrik amodiozkoak diren liburuak gustatzen, baina abentura liburuetan maitasuna agertzen bada, hobe. Nire liburu gogokoenak "Cazadores de Sombras" kolekzioa da, gehienbat pertsonaia batengatik, Magnus Bane, nire ustetan munduko pertsonaiarik hobenetarikoa delako.
     Musika ere asko gustatzen zait. Musika genero asko gustatzen zaizkit, haien artean pop-a, pop-rock-a, punk-pop-a, post-hardcore-a... Nire musika talde gogokoenak McFly, One Direction, Pierce The Veil, Sleeping With Sirens, Black Veil Brides... dira. Orain dela gutxi Bilbora joan nintzen Pierce The Veil-en kontzertu bat ikustera, eta oso ondo pasa nuen.



    Batzuetan idatzi egiten dut, gehienbat aspertu egiten naizenean, eta pare bat lehiaketa irabazi ditut idatzi ditudan ipuinekin.
   Hauek dira niri gustatzen zaizkidan gauzak, eta zuei ere aurkezpen hau gustatu izana espero dut!!!

martes, 5 de noviembre de 2013

PUBLIZITATEAREN LANKETA

 PUBLIZITATE ESTATIKOA:

     Iragarki honek Skittles markako fruta zaporezko goxoki batzuk saldu nahi dizkigu.
     Irudian, kolore biziak agertzen dira, eroslearen arreta erakartzeko, seguruenik. Erromako zubia agertzen da, goxokiek bezala kolore asko dituelako, eta alaitasun eta gozotasun irudia ematen duelako. Erromako zubitik aparte, zeru urdina ikusten da fondo bezala, goxoki paketea zeruan hegan balego bezala. Oro har, alaitasun irudia ematen digu iragarki honek.
     Bi mezu dauzka iragarki honek. Alde batetik, goxokien markaren izena eta deskripzio txiki bat daude paketean. Markaren izena, Skittles, letra handi eta argiekin agertzen da, arreta deitzeko, eta deskripzioa letra txikiago eta diskretuagoarekin agertzen da. Beste aldetik, slogan bat agertzen da: "Taste the rainbow!", hau da, "Erromako zubia zaporeatu!". Metafora bat da. Letra kizkur eta koloretsuekin dago idatzita, esaten duena azpimarratuz bezala. Honekin zaporeen indarra nabarmendu nahi du, erromako zubiak bezainbeste zapore duela esanez bezala.
     Pertsonarik ez agertzean, ez da sexismorik ezta arrazismorik tratatzen. Are gehiago, aurkako ideia bat ematen digu, mundu zoriontsu, argitsu eta koloretsu batena.

 PUBLIZITATE DINAMIKOA: 


     Cacharel markako Amor Amor Forbidden Kiss emakumeentzako perfumea saldu nahi digu iragarki honek. Bere izenak "debekatutako musua" esan nahi du.
      Irudiak txuri beltzean daude iragarki honetan, bukaeran izan ezik, larrosa gorri batzuk agertzen baitira. Pertsonek arropa normala janzten dute. Neska eta mutil gazteak eta guapoak dira, eta mutilak tatuaje asko dauzka. Neska onaren eta mutil errebeldearen erlazioa irudikatzen du. Logela batean daude, ohe baten gainean. Mutilak neskari errotuladore batekin esaldi batzuk idazten dizkio gorputzean. Mutilaren aurpegia oso gutxi agertzen da, eta gehienbat neskaren irudiak ikusten dira. Bukaeran ia muxukatu egiten dira, "debekatuko musua" emanez bezala. Irudiek sensualitate irudikatzen dute. Edonork eros dezakeen kolonia bat ematen du.
     Mezu asko agertzen dira bideoan zehar, mutilak neskari idazten dizkion esaldietan. Esaldi horietan esanahi politak dituzten hitzak agertzen dira, ingelesez: "Bizi", "Sortu"... Eskuz idatzita daude, baina hala ere letra zaindua da. Bukaeran koloniaren izena agertzen da, letra txuriekin boteilatxo beltzean, eta gainean marka, normalean erabiltzen duen letra mota lodiarekin.
     Musika lasaia da. Abestiaren abeslaria emakume bat da, ahots nahiko grabea duena, eta instrumentuak piano bat eta noizbehinkako danbor bat dira. Nahiko melankolikoa eta tristea ematen du abesti honek. Abestiaren izena Cacharel Amor Amor Forbidden Kiss Song da, eta iragarki honetarako bakarrik egin zen. Abeslaria Mahaut Mondino da, bideoaren zuzendariaren alaba.
     Iragarkiaren erritmoa motela da, abestiarena bezala. Erritmo honek irudi melankoliko eta tristea nabarmentzen du.
     Sexismoa tratatzen da, bi aktoreak oso ederrak direlako. Sexua ere tratatzen da, aktoreak ohean baitaude, eta ezin dugu jakin zer gertatzen den musuaren ondoren.

     Aktorearen izena Luke Worrall da eta neskarena Edie Campbell. Biak modelo profesionalak dira, eta moda etxe garrantzitsuenetako lan egin dute. Iragarkiaren zuzendaria Jean-Baptiste Mondino da, eta Madonnarentzako eta beste famatu batzuentzat bideo musikalak zuzendu ditu.